Baztango Udalak Baztango
mintzoa erabiltzeko gida aurkeztu zuen astelehenean, Baztango euskara,
ahoz nahiz idatziz, ongi erabiltzen laguntzeko eskuliburua.
Honen helburua batetik
baztandarrei beren mintzamoldea, solasean nahiz idaztean, erabil dezaten
segurtasuna ematea da eta bertzetik baztandarrak ez direnei horren ezaugarriak
ezagutu eta balioesteko bide ematea.
Institutoan, eskoletan, komunikabideetan eta udal
zerbitzuetako langileen artean banatuko dute. Hala ere interesa duen edozeinek
eskatzen ahalko du udaleko euskara zerbitzuan edo web orrian kontsultatu.