Nafarroako Aurrezki Kutxa (CAN) banketxe eta kapital pribatuari
salduz, bere nafar nortasuna eta izaera publiko-sozialaren galera suposatu
duen prozesua pairatzen ari da.
PSOEren Gobernuak bultzatu du hau, Kutxak Banku bihurtzera
behartuz banketxeek edo inbertsore pribatuek eskuratu ditzaten. Horren
aurrean, CAN osatzen duten instituzioek (Nafarroako Gobernua, Iruñeko
Udala –UPN-), hori ekidin beharrean, horren bultzatzaile nagusi bilakatu
dira.
Banka Zibikoa delakoaren sorrera suposatu duen bat-egite
prozesuaren ondotik, CANeko egoitza jadanik ez dago Iruñean, Madril eta
Sevillan baizik. Erabaki guneak gero eta hurrunago daude, laster, kapital
pribatua sartzearekin, erabakiak New York, Frankfurt edota Pekinen hartuko
dira.
CAN zenatik dagoeneko izena baino ez da gelditzen. Gure aurrezkiak
Nafarroatik kanpo kudeatuak izaten ari dira. Gutxi barru, bankari eta
finantzari ezberdinek beren intereserako gure dirua Burtsan erabiliko dute
mota guztietako operazio espekulatzaileetan.
Egungo egoera soziala larria den arren, Gobernutik bultzatutako plan
guztiek (lan-erreforma, pentsioena, BEZaren igoera…) herritarren
gehiengoaren kaltetan, kapitalari, banketxeei eta dirudunei mesede egiten
diete. PSOE eta UPNren eskutik, CAN banku bilakatzea norabide berean
doan neurria da, Nafarroako herritarren egoera are gehiago larrituz.
Aurrezki kutxa publiko, sozial eta demokratikoaren defentsan, nafarroako
gizartea izan behar da protagonista nagusia, eragile sozial eta sindikal
ezberdiñek haien kezka azaldu eta transmititu dute bide honetan,
ezinbestekoa da, gertatzen ari denaren larritasunaz eta garrantziaz
konsziente izatea, baita eragile ezberdinen arteko elkarlanerako ekimenak
artikulatzea gai honen inguruan; zentsu honetan gonbitea egiten diogu
nafar gizarteari
Ezker abertzaleak, guzti honi lagundu nahian. Nafarroako udaletxeetan
mozioak aurkeztuko ditu, mozio hoietan Aurrezki kutxa publiko soziala eta
demokratikoaren defentsan, eta horretarako ezinbestekoak eta urgenteak
diren neurri hauek hartzeko autua egiten du:
• Nafar Gobernua eta tokiko entitateen parte hartzearen bidez, CANen
izaera publikoa lehenetsi eta kapital pribatuari ateak itxi behar zaizkio.
CANek bere izaera sozialari eutsi behar dio eta laguntza eta bultzada
eman behar die, halaber, behar handiena duten sektore eta herritarrei:
ekonomia sozial eta kooperatiboari, familien esku dauden laborantza- eta
abeltzaintza-ekonomiei, gazteengandik datozen ekimenei, …
CANen kudeaketa demokratikoan sakondu, diru-ezarle, talde sozial eta
langileen arteko parte hartze orekatua bermatuz.
Aurreko guztia bultzatzeko, markorik egokiena izaki, euskal kutxen arteko
Federazioa berreskuratzeko beharra azpimarratzen dugu.
Hau guztia aintzat hartuz, Nafarroako Gobernuari, Iruñeako Udalari eta
Nafarroako Aurrezki Kutxaren etorkizunean ardura duten gainontzeko
entitateei, martxan jarritako ekimena zuzendu eta herritarren gehiengoari
erantzungo dion Nafarroako Aurrezki Kutxaren ereduarekin bat egiteko
eskatzen diegu.
Iruñean 2011ko martxoan