Sortu ez erregistratzea erabaki du Auzitegi Gorenak

berria.info - tik hartutakoa
Espainiako auzitegiko 61eko aretoko hamahiru magistratu horren alde agertu dira, hiru kontra. Ezker abertzaleko alderdiak Konstituzionalera helegitea sartzeko aukera du orain. Gauzak horrela ez da erraza izanen Maiatzeko hauteskundeak baino lehenago afera argitzea. Fiskaltzari eta Estatuaren abokatuari arrazoia eman die Gorenak; Sortu Batasuna legez kanpoko alderdiaren jarraipena dela diote haiek. Herenegun eta atzo egin zituzten auzi saioak.