Saltatu eta joan eduki nagusira
Baztango Batzar Nagusietako kronika maltzurrari erantzuna.
Joan den larunbatean, (apirilaren 2a)Baztango Baztzar nagusiei buruzko artikulua agertu zen Diario de Noticias egunkarian. Han idatzitako gezur eta faltsukeriei buruz Baztango Ezker Abertzaleak argibide hauek agertu nahi ditu
- Alde batetik Ezker Abertzaleak Batzar Nagusietan duen ordezkaritza bakarra azken udal-hauteskundeetan hautatutako bi zinegotziak dira, baina alderdien lege antidemokratikoarengatik hauek ezin izan dute beren kargua hartu. Egoera hau ahal izan dugun guzietan salatu dugu eta honek instituzio hauen demokrazia eskasia erakusten du.
- Bertzetik N.P. kazetariak Batzar nagusian mozioa aurkeztu zuten Baztango alkateen eta ezker abertzalearen artean egiten duen lotura gezur hutsa da. Gezurrak erran eta manipulatzeko goitizena erabiltzen duen kazetari honek ederki dakien bezala, herrietako alkateen hautaketa ez da alderdi baten izenean egiten; herri bakoitzak batzarren bidez hautatzen ditu.
- Honen segidan N.P. kazetaria eta Diario de Noticiasen arduradunak salatu nahi ditugu, ezker abertzalearen lana zalantzan jartzeko helburu bakarrarekin informazio manipulatuak eta alderdikoiak behin ta berriz emateagatik eta babesteagatik.
- Akitzeko erran behar dugu, bailaran gertatzen den guziaren gibeletik ezker abertzalea dela pentsatzeak, N.P. kazetariak egiten duen gisan, gure kontrako obsesio itsua bertzerik ez duela erakusten. Agerian uzten du errealitatea ez duela onartu nahi. Egiazki herritarren eta herrietako alkateen ezinegona azalarazten duena NaBairen autokritikarako ezintasuna eta prepotentzia dira.