Garbiñe Elizegi da Baztango Bilduren zerrendaburua


Baztango udalerako Bilduren hautagia Garbiñe Elizegi hogeita hamabortz urteko lekaroztarra da. Garbiñek Elizondoko osasun etxean erizain gisa lana egiten du. Nafarroako unibertsitate publikoan eskuratu zuen erizain titulua eta ondotik “Tropikoko medikuntza eta nazioarteko osasuna” izeneko masterra egin zuen Bartzelonako unibertsitate autonomoan. Bertzalde Txiapaseko Tapatxula eskualdean pestiziden erabilerak osasunean eta ingurugiroan dituen ondorioak aztertzeko ikerketan parte hartu du. Halaber, Mugarik Gabeko Medikuak elkartearekin Darfurreko desplazatuen kanpamenduetan lana egin du. Baztango herri mugimenduan ingurugiroaren eta lurraren defentsan lanean aritutakoa da. Euskaraz gain gaztelaniaz eta ingelesez ere mintzo da.
Bilduren zerrenda osoa lagun hauek osatzen dute:
  1. Garbiñe Elizegi Narbarte
  2. Mikel Ortega Arraztoa
  3. Santi Esarte Muniain
  4. Maitane Maritorena Azkarate
  5. Jon Elizetxe Bidegarai
  6. Maite Oteiza Apezetxea
  7. Jokin Ramirez Etxandi
  8. Rakel Goñi Lakar
  9. Gorka Urroz Goikoetxea
  10. Miren Laurnagarai Mihura
  11. Mariano Iribarren Irigoien
  12. Nerea Altzuart Zaldain
  13. Iker Frias Iturria
  14. Sagrario Bikondoa Etxeberri
  15. Alberto Atxa Markina
  16. Miren Elisabet Irigoien Bertiz
  17. Marcos Irigoien Prieto