Ertzaintzak herria okupatu arren 1.500 lagunek txalo eta ohiu artean hartu zuten euskal preso politiko ohia. Ertzaintzak lagun bat atxilotu zuen. Harrerako bideoa
Zornotzatik bidali diguten Kronika:
Gatzaren harreran jendetza bildu da. 1500 pertsona inguru elkartu dira Zornotzako Zelaieta parkean, Gatzaren etxe aurrean, 20:30 inguruan. Santos eta Bego gurasoak atera dira balkoira eta jendearen txalo zaparrada jaso dute. Jarraian Gatza atera da eta zoramena nagusitu da: Gatza gudari, herria zurekin! presoak kalera, amnistia osoa! eta antzeko oihuak bota dituzte bertaratutakoek. Momentu hunkigarriak bizi izan dira.
Hamar bat minutu igaro direnean, Ertzaintzaren hamar furgoneta inguru parkean sartu dira. Jendeak parkean jarraitu du eta Eusko Gudariak abestu ostean sakabanatzen hasi dira. Ertzaintzak jarrera oldarkorra erakutsi du eta tentsio uneak bizi izan dira. Euskal Herrian plazan eta Udaletxeko plazan kargak izan dira. Gainera, Euskal Herria plaza lagun bat identifikatu eta gazte bat atxilotu dute. Aipatzeko da atxilotutako laguna plaza horretako taberna batean trago bat hartzen zegoela atxilotu dutela. Ertzainak indarrez sartu dira tabernan, umeak, helduak nahiz jende nagusia aurretik eramanda. 22:15 inguruan egoera bere onera bueltatu da herrian.