Demokrazia eta partehartzearen alde BILDU

Bildu koalizioa hauteskundeetarat aurkezteko debekua salatzeko 160 baztandar inguruk elkarretaratzea egin zuten atzo Elizondoko plazan. “Demokraziaren eta parte hartzearen alde” lemarekin ilunabarreko 8etan bilkura egin zuten herritar arruntek eta ondoko udal hauteskundeetarako alderdietako hautagaiek. Zentzu horretan aipatzekoa da Bilduko ordezkaritzaz gain, NaBaiko hautagaia Peio Iriarte, Ezkerrako Iñigo Iturralde eta PSNko Luis Roldan bertan izan zirela. Hortaz, UPN ez bertzerik, udalera aurkezturiko diren zerrenda guztietako ordezkariak egon ziren. Ordu erdiko bilkura egin ondotik, bihar –ortzeguna- Iruñean “ESKUBIDEAK. Guztiak eta orain. No a las ilegalizaciones” leloarekin eginen den manifestazioarat joateko deialdia egin zuten. Manifestazioa 7:30etan abiatuko da Iruñeko udal plazatik, eta harat joateko auto karabarana eginen da Elizondotik, atsaldeko 6etan plazatik abiatuta.