Bertze behin Diario de Noticiasen estolderietako lana eta NaBairen manipulazioak agerian uzten dituen berria: hemen
Hasteko, berrian aipatzen den moduan, NaBairen erantzuna Bilduk egindako eskari bati egindakoa da; baina egunkari horretako orrietan azken egunetan Bilduren eskariaren berri nonbait irakurri duzue? EZ. Brabo bertze behin Diario de Noticias eta N.P. kazetariak Bilduren ahotsa isiltzeagatik!
Bertzaldetik NaBairen obsesio eta eldarnioen kapitulu berri batean batzordeko alkateak Bilduren sustatzaileak direla dio, baina: alkateak euren herrietako ordezkariak dira, eta ez bertze inorenak. Gainera, orain aste batzuk alkateak ezker abertzalekoak omen ziren, gero Bildukoak, ondokoan norenak?
Betiere, toki guztietan gertatzen den gisan Bilduren posizioa Bilduren eledunek defendatuko dute ezta? Ah, bai, baina nola noticiasen ez zuten agerraldi horren berri eman, NaBaik erabaki du Bilduren jarrera herrietako alkateek defendatzen dutela.
Berri horretan NaBaik dio "se presenta a las elecciones (...) y aunque haya cambio de personas en la candidatura tiene completo sentido la aprobación por cuanto se trata de la continuación de un trabajo iniciado". Baina hauteskundeetara aurkezten dena ez al da Nafarroa Bai 2011 koalizioa? Lehenik Batzarre joan zen, gero EA kanporatu zuten, azkenik koalizoan Aralar, EAJ eta independente batzuk gelditu eta hauteskundeetara aurkezteko taldearen izena moldatu zuten… Edonork erranen luke aitzinekoak eta oraingoak ez duela jarraikortasunik.
NaBaik ederki erakutsi digu alkateak eta herritarrak euren interesetarako nolanahi nahasten, baina iduriz, EMOTaren afera honetan alkate guztiak hauteskundeen bezperan onartzearen aurka daude; eta udaletxerat aurkezten diren Bildu, Ezkerra eta UPN ere bai. Brabo NaBai bertze behin zuen prepotentzia eta itsukeriarearengatik!