Irurita-Elizondo-Elbeteko saihesbideak nahi eta ezinean jarraitzen du, eta hasierako aurrekontua 11.079.776 euro edo 1043.351.209 pzta dagoeneko auskalo zenbaterat igan izanen den. Ikusiko dugu bukaeran "desbideraketa" zenbatekoa izan den, hainbatek hainbertze goresten duten azpiegiturak zer konponduko duen eta zer ondorio ekarri dituen. Harrigarria zinez errepide azpiegituretarako zenbat sos erabiltzen den, eta zein aiseki gainera; diru hori bera bertze gauzetan erabiltzeko prest baleude...