Kintoko Juntak Magnari 1.600m2ko lur eremua saldu dio lurrazpiko galeria egiteko


Kintoko mankomunitateko gobernu batzordeak 1.600m2 lur desafektatu ditu ondotik, ordainketa bidez Magnari emateko. Horrela udalez gaindiko zatikako egitasmoan (PSIS erdaraz) aurrikusia dagoen gisan Erro-Zilbetin dagoen Aierriko parajean magnesita ateratzeko lurrazpiko galeria egin ahal izanen du Magnak. Kintoko mankomunitatea Erroko eta Baztango bailarek osatzen dute. Lehenak %70eko ordezkaritza du, eta bigarrenak gainerako %30a.


(Diario de Noticiasetik hartutako eta euskaratutako berria)