Egoera larrian daude nekazari eta abeltzainak, baina bereziki azken hauek. Diotenez, «inoiz ikusi duten krisi larrienaren» aitzinean daude. 2008ko krisiak bete-betean jo zuen abeltzaintza, baina azken urtea oraindik txarragoa izaten ari da. Ekoizteko kostuak bataz bertze %20 igo zaizkie, eta euren produktuen kontsumoa murriztu egin da.
Egoera honetan, Nafarroako Gobernuaren jarrera «pasiboa» salatu du EHNEk, baina horrekin batera, aldaketa gizartetik hasi behar dela dio Mikel Altzuartek, «etxekoa baloratzen hasiz»