2011 ESAIT XI. MENDI MARTXA


(Uztailak 30 - Abuztuak 6)    AMAIUR - LIZARTZA


ETAPAK:

Hasierako ekitaldia: AMAIURen.

1. Etapa, uztailak 30, larunbata: Amaiur – Urdazubi
Amaiur-Alkurruntz-Otsondo-Urdazubi.
2. Etapa, uztailak 31, igandea: Urdazubi – Sara:  
Urdazubi-Zugarramurdi-Atxuri-Sarako lezea-Sara
3. Etapa, abuztuak 1, astelehena: Sara – Lesaka:  
Sara-Larrun-Bera-Lesaka
4. Etapa, , abuztuak 2, asteartea: Lesaka - Oiartzun : 
Lesaka-Agina-Aiako Harria-Arditurri-Oiartzun

EGUN OSOKO ALDARRIKAPEN JAIA: OIARTZUNen, 
bertako jaiak dira ere (Abuztuaren 3ean)

5. Etapa, abuztuak 4, osteguna: Oiartzun - Goizueta : 
Oiartzun-Oialeku-Artikutza-Goizueta
6. Etapa, abuztuak 5, ostirala: Goizueta - Leitza : 
Goizueta-Mandoegi-Urepel-Leitzalarrea-Leitza
7. Etapa, abuztuak 6, larunbata: Leitza - Lizartza : 
Bukaerako ekitaldia eta bazkaria                   

IRAUPENA ETA DISTANTZIAK: 8 eguneko zeharkaldi bat da, Amaiur-en hasi eta Lizartzan amaituko dena. Egunean bataz besteko 7-8 orduko txangoa egingo da, batzuetan dexenteko desnibelak aurkiturik. Goizeko 8etan hasi eta gutxi gora behera arratsaldeko 5ak aldera amaitu, tartean 20-30 km ibiliz.
LOLEKUAK ETA DUTXAK: Lotarako pilotalekuak, kiroldegiak edota eskolak erabiltzen ditugu. Beraz bakoitzak eraman beharra dauka bere lo zakua. Dutxatzeko edota bainatzeko aukera, eta beste okerrik ezean, etapa amaiera bakoitzean eskura izango dugu.
GARRAIOA: Hasiera puntura hurbiltzeko, bi autobus zerbitzu egongo dira, Bilbo- Amaiur eta Donosti - Amaiur ibilbideak egingo dituztelarik. Azken egunean alderantziz egingo luke ibilbide berbera. Dena den, azken unean eta jendearen jatorria kontutan hartuta ziurtatuko litzateke aurreratutako ibilbide hori. Tartean gehitzen joango den jendea, bere kabuz antolatu behar da. Eguneroko txangoa egiteko soberan diren trasteak garraiatzeko, hau da, lo zakuak, janaria, eta abar, antolakuntzak jarritako kamioia erabiliko da. Beraz, nahikoa izango da gainean bizkarzorro txiki bat eramatea.
OTORDUAK: Antolakuntzaren esku geratzen da eguneroko gosaria eta txangoan zehar behar den ogia eta fruta. Bestelakoak norberaren ardurapean geratzen dira. Beraz, sardexka, koilara, edalontzia eta pertsona batek 8 egun mendian behar dituen gauza guztiak eraman behar ditu. Normalean janari erosketak egiteko aukera izango da etapa bakoitzean. Normalean, iristen garen herrietan afaria prestatuko digute (abuztuaren 2an eta 3an izan ezik). Beraz, nahi duenak eta aurrez ordainduz gero, aukera honetaz baliatu daiteke. Era berean, azken egunean etapa eguerdi aldera amaitzen denez, bazkaria izango da.
BIDEAN ZEHAR: Egunero ibilbidea ezagutzen duen gidariren bat joango da aurrean eta atzean, eta talde osoaren koordinazioa bermatzeko mugikorrak, walkiak, G.P.S-a eta hainbat tresna baliatuko ditu antolakuntzak. Ibilbideen zehaztapenak jasoko dituen liburuxka bat ere emango zaio ibiltari bakoitzari, tokian tokiko hainbat pasadizu interesgarrri ezagutzera emanez. Ibilbidean zehar, oso tarte txikiak izan arren, badira errepidez ibili beharreko lekuak. Beraz, komeni da txaleko aproposak bizkarzorroan eramatea. Argazki bilduma egingo da eta amaieran oroitzapen gisa DVD bat bidaliko zaiolarik partaide bakoitzari (Izen ematearen salneurrian sartuta dago). Gosariak prestatzeko, logelak goizetan garbitzeko, kamioia kargatzeko, bidea markatzeko eta honelako zeharkaldi bat aurrera eraman ahal izateko, denon kolaborazioa eskatzen du. Beraz, egunero antolatzen diren taldeetan partehartzea eskatzen da.
OSASUNA ETA ERANTZUKIZUNAK: Behar duenak antolakuntzak jarritako botikinak izango ditu eskura. Bakoitzaren erantzukizuna da mendi martxa honetan parte hartzea. Istripu baten aurrean, norbera egiten da erantzule.
PRESTAKUNTZA: Ez da beharrik eliteko kirolaria izatea, baina fisikoki tonu egoki batean egotea komeni da, eguneroko gora beherak eta iraupenak kontutan harturik. Beraz, indar ahulezi baten aurrean gertatuz gero, norberak antolatu beharko luke etxerako itzulera. Antolakuntzak erabilitako kotxe eta kamioiak zeharkaldiaren beste zereginetako dira.
IZEN EMATEA
Euskadiko Kutxa- Caja Laboraleko ondorengo zenbakian ( 3035 0126 67 1260033069 ) sarrera egin eta kontzeptuan zuen izen abizenak jarri mesedez  eta deitu azpian azaltzen diren telefono zenbakietara izena emateko edo mezu bat bidali mendimartxa2011@gmail.com helbidera. Horrez gain, autobusa non hartzeko asmoa duzun ere azaldu.
·         Zeharkaldi osoa + afariak barne………. 300 euro
o   5  afari eta 2 bazkari sartzen dira. Oiartzungo jaiak direla eta bertako giroan eta jendearekin ustartzeko, Abuztuak2 eta 3ko afariak, norberaren kontura izango dira.
·         Zeharkaldia osoa…….. 200 euro
·         Zeharkaldi erdia……… 100 euro
·         Egun solteak borondatea
·         Arazo ekonomikoak izan ezkero, antolakuntzarekin adostuko da ordaindu beharrekoa.

Tfno zenbakiak:               Txiki: 615 004202 Asier: 617 168968