Hemen duzue dietei buruz Baztango udal gobernuak
prentsa ohar batean
Na Bai taldearen oharrari erantzundakoa.
PRENTSA OHARRA
Dieten aferaren harira, NaBaik argitaratu duen oharrari buruz bizpahiru kontu:
- Pello Iriartek proposamenaren alde bozkatu zuen, EZ
zen abstenitu. Dagoeneko erran dugun moduan osoko bilkurako aktak eta bilkuran
zegoen Diario de Navarrako kazetariaren biharamuneko berriak horren lekukoak
dira.
- Kontrakoan tantartzeak erran nahi du: akta faltsutua
dagoela eta egunkari horretako biharamuneko berria gaizki dagoela.
- Gauzak horrela, gezurretan jarraituz gero neurri
politiko eta juridiko desberdinak hartzera behartuak egonen gara.
- Aitzineko aldian erran genuen gisa horrelako jarrerek
zinegotziaren eta NaBairen sinisgarritasun guztiz ukitua uzten dute.
- Bertzalde, NaBairen oharrean baztango garapenaren
inguruan proposamenik ez egitea egozten digute, eta gure ezintasuna polemika
faltsuekin ezkutatu nahi dugula. Baztan erreka zokorat eraman duen NaBairen
aldetik horrelakoak aditzea irrigarria da. Udalaren kontuak kinkan utzi
ondotik, eta hainbat obra burugabeetan sosa purrustan gastatu eta gero, plazako
eraikinean 800.000 euro baino gehiago adibidez, guztiz onartezina da kritika
hau.
- Bertzetik, aitzineko balorazioak eta oharrak Baztango
Udal Gobernuaren izenean egin dira eta ez Gobernu Batzordearen izenean. Gaur
egun Baztango Udal Gobernua Bildu eta Baztango Ezkerrak osatzen dugu. NaBaik
gobernu honetan parte hartzeko gonbidapena ukatu egin zuen. Bertze gauza da
Tokiko Gobernu Batzordea, hemen Udal Gobernuaren erabakiz, talde guztiak parte
hartzea gonbidatu zen eta NaBai ko zinegotzia kide da gaur egun.Hala ere,
NaBai-ri jakinarazten diogu edozein kasutan ateak zabalik daudela bai sartzeko
eta bai ateratzeko ere.
Baztango
Udal Gobernua
Baztan,
2011ko urriaren 19