Hirigintza Batzordea 2011-09-13
2011ko irailaren 13an bildu da Hirigintzako Batzorde irekia Baztango udaletxeko
batzar gelan, honako hauek agertu direlarik: UHP berria idatzi duen taldea
(Silvia Barbarín arkitektoa eta Ana eta Aitor Otazu abokatuak), Cristina Arregi udaleko
arkitekotoa, Garbiñe Elizegi alkatea (BILDU),
udaletxeko hoanko zinegotziak: Iñigo Iturralde
(BAZTANGO EZKERRA), Begoña Sanzberro eta Mari Carmen Iribarren (UPN), Peio
Iriarte (NABAI), Santi Esarte (BILDU); eta 22 herritar.
LOEEari buruz (Lurraldea Okupatzeko Estrategia eta Eredua) solastu da. Silvia
Barbarín orain arte izandako prozesuari buruzko aurkezpenarekin hasi da.
Aipatzen du diskete bat dagoela, nahi duenak ikus dezan eta aldaketak aurkez ditzan.
(Kopiak batzordean parte hartu duten eta eskatu zituzten herritarrei banatu zaizkie).
Udalaren Plan Orokorra tramitatzen ari dela aipatzen du. Horren parte
dira LOEEa eta Udalaren Hirigintza Plana. Aipatzen da kontuan hartu beharrekoa dela Atlantikoko
LAPa, Baztan horren barruan dagoelako.
LOEEari buruz solasean, aipatzen da maximoak jasotzen dituen dokumentua
dela, lurraldearen antolaketa, errepide eta mendiei buruzkoa. Izaten ahal den
garapena (norat hazten ahal den) eta garapen iraunkorrerako bi eremu bereizten
ditu, Elizondo eta Oronoz. Gainerako eremuak mugatuagoak daude, bizilekuen dentsitatearen
eraginez.
Jarduerak: lehenengo sektoreari mesede egin. Jarduera
industrialetarako, Ordokiko poligonoa. Marmola dagoen eremua berreskuratu
merkataritzari begira. UGPSa (Udalez gaindiko Plan Sektoriala) hirugarren
sektorearen eredu gisa aipatzen da eta Elizondoko ingurunea industria eremu
gisa mantentzen da.
Eztabaida sortzen da eta aldaketak egiteko aukerei buruz galdetzen da,
nola? Eta epeak? Erantzuten da aldaketak egitea posible dela, betiere udalak
gaiak alderdi desberdinen arabera zehazten baditu. LOEEaren bornean dagoenari
buruz solasten da, garatzen ahal da eta LOEEaren izaera loteslea dela. LOEEan
aipatzen da 500 urteko urpetzeko muga errespetatuko dela, Elbete, Elizondo eta
Iruritako inguruetan izan ezik. Aipatzen da komenigarria ikusten dela
salbuespena Erratzu eta Arraioz bezalakoetara zabaltzea.
Aipatzen da ere LOEEa desastre hutsa izan ez dadin, mugatzailea izan
dadila eta aldaketak akordio bidez adostuak izan daitezela. Aipatzen da
hiri-lurrak murriztu direla, erantzuten da garatzeko aukerarik ez zuten
hiri-lur oso zabalak zeudela. Horrek hiri-lurra garestituko zuela aipatzen da.
Galdetzen da nolako hirigintza garapena izanen den herri bakoitzean eta zer
egin behar den hutsik dauden etxebizitzekin. Azkenean Alkatetzek honako
proposamena egiten du:
1. Kuartelka hitzaldi-eztabaidak antolatzea, izan daitezkeen hirigintza
garapen eredu desberdinei buruz aritzeko, gidoi komun bat erabiliz.
2. Herri bakoitzean LOEEaren aurkezpen bat egitea eta datuak biltzea
aurreko eztabaida adostutako garapen ereduan oinarritutako aldaketetarako.
Udalak zirriborro bat
prestatuko du irailaren 27ko bilerarako.
Bilera amaitutzat
ematen da eta bertaratuei erraten zaie hurrengo bilera 27an, arratsaldeko
18etan, izanen dela.