Saltatu eta joan eduki nagusira
arranbela

arranbela

Bilatu blogean

Data: martxoa 06, 2015
  • Lortu esteka
  • Facebook
  • X
  • Pinterest
  • Helbide elektronikoa
  • Beste aplikazio batzuetan

EHBildu
  • Lortu esteka
  • Facebook
  • X
  • Pinterest
  • Helbide elektronikoa
  • Beste aplikazio batzuetan

Ikusienak

Irudia

GREBAK JARRAIPEN HANDIA IZAN DU BAZTANEN

Aitzineko egunetan grebarako giro hotza sumatzen bazen ere, azkenean Baztango herritarren babes handia izan du. Horren erakusgarria Elizondon eguneroko jarduera ia guztia gelditu dela izan daiteke edo eguerdiko 12etan BMtik atera den manifestaldi jendetsua , non 350 eta 400 lagun artean bildu diren. Ezin aipatu gabe utzi, halaber, manifesldiaren gibeletik Guardia Zibilaren sei patrol egon direla eta horietako gehienak manifestaldiaren aldeetan zeudela, irudi lotsagarria eskainiz . Goizeko lehen orduetan komertzio aunitz irekirik bazeuden ere, %50 inguru, eguerdirako gehienak hetsirik zeuden jarraipena %90 ingururat iritsiz.
Irudia

NOVAGALICIA BANCO LEKAROZKO AROZTEGIAKO PROMOTOREETAKO BAT IRUZURRAGATIK ZIGORTU DUTE.

Galiciako Cambadoseko epaitegi batek , bezero bati 2008ko azaroan saldutako partizipazio preferenteetangatik 7.560 euro itzultzerat zigortu du  Novagalicia Banco . Epaileak, kaltetutakoak jarritako salaketa osorik beregain hartu zuen, produktu hori amarru edo engaiƱuekin eskaini zitzaiolako , eta produktuaren arriskuetaz ez zutelako behar bezala informatu. Defentsaren abokatuaren arabera, iruzurra da eta delitu penala, kontratu batean amarrua egitea, gauzen kualitatean edo kopuruan bertsio engainagarria edo faltsutua ematea iruzurraren definizioa baita. Kalkuluen arabera partizipazio preferenteengatik kaltetutakoak 500.000 pertsona inguru omen dira estatuan eta iruzur egindako diru kopurua 30.000 milioi. Novagaliciaren kontrakoa epaia horrelako kasu batengatik eman den lehen epaia da, eta gisako bertze kasuetarako balio dezake.
Irudia

BILDUREN BATZARRA ORTZIRALEAN

BILDU koalizioak batzar baterat deitu du heldu den ortziralerako gai hauei buruz informatzeko: EspaƱako bandera udaletxeko balkoian paratzeko agindua Ikastolako kontratazioak Batzorde irekiak Eguna: Irailaren 7a , ORTZIRALA, Ordua: arratsaldeko 8:30etan Lekua: Arizkuneneako sabaia .

Baztango Hirigintza azterketa

Arranbelako ‘labean ditugu’ atalean aintzinatu genizuen bezala Baztango diagnosia, azterketa, argazkia… lantzen hasi ginen duela aste batzuk. Lan hau burutzeko zenbait lagun eta laguntaldeekin izan ditugu hitzorduak. Elkarrizketa hauek beren lehen emaitza izan dute. Hemen duzue HIRIGINTZAri buruzko lehen  zirriborroa. Bi ohar: kontutan izan alde batetik Hirigintza Lurralde Antolaketaren atala izanik bertze txosten batzuk izanen dituela osagarri: nekazaritzakoa, ingurugiroakoa…. Eta bertze aldetik gogoan izan hemen egungo egoeraren argazkia edo perzepzioa bildu nahi izan dugula. Ondotik etorriko da, honen gaineko hausnarketa egin eta gero, proposamenak eta aterabideak zehazteko unea. Elkarrekin adostutako ekimenak Herri Programan bilduko ditugu eta hau izanen da datozen 4 urtetarako Ezker Abertzalearen herri mailako gida eta erreferentzia.
Blogger zerbitzuak eskainia