XII.
Kirikoketa Besta ospatuko da heldu den Urriaren 22an Arizkunen.
Hemen duzue
egun hortako programa.
Goizeko
11:00taik hasita, astoa eta gurdia sagarrez beterik, herriko karriketaik barna
ibiliko dira, gibeletik Arrigorria Dantza taldekoak, Albokariak, Gaitariak,
Xulubitariak eta Branlo Bearnesak edukiko dituelarik, bertzeen artean.
Bitartean,
Gamioxarreko Dolaretxean Sagar Jotzen arituko dira zenbait "pegoi", ondotik
Estutzea eta Kupelaratzea osatzeko.
Zuku
dastaketarako tartea ere egonen da eta lanak akitutakoan, euskal perkusioko
bertze aldaera bat bere testuinguruan ikusi eta entzuteko aukera izanen dugu:
Kirikoketa. Hau, 14:30ak aldera izanen da.
Bazkari
herrikoirako 120 pertsona espero ditugu. Ondotik, herrian barna Iruñerriko
"Independantz" dantza taldekoen emanaldiak izanen ditugu,
"Kalakan" musika eta kanta talde Baigorritarraren emanaldiak eta
Errotxapea eta Huarteko "Hutsun" taldeko txalapartarien joaldiak dolarean.
Gauean
berriz, 23:00taik aintzinet, kontzertuan txanda da, bertzeen artean
"Ovejas Negras" (Ska) taldea arituko da, Ondotik, Erratzuko "Ufestuek"
taldeak (Rock/Punk) "Faxismoaren Harra" disko berria aurkeztuko du
eta akitzeko "Piarres", Baionatik etorri eta 80. hamarkadako musikak
bertsionatuko ditu.
Jo ala Jo Kultur Elkartea