Diario
de Noticias egunkarian (2011-10-7) aitzineko udalaren dieten inguruan
argitaratu den berriaren inguruan, Baztango gobernu batzordetik argipen hauek
egin nahi ditugu:
Aitzineko
udaleko hautetsien dieten gaia moldatzeko, irailaren 20an ez ohiko osoko
bilkura egin zen Baztango udaletxean eta, bertan, Bilduren, baztango Ezkerraren
eta NaBairen aldeko bozkekin udaletxearen proposamena onartzea erabaki zen,
egun horretan egindako ez ohiko osoko bilkuraren aktan eta grabaketan ageri den
moduan; eta biharamunean,Diario de Navarrak erabakiaren
berria eman zuelarik agertu zuen bezala. NaBaiko zinegotziak, orain, ez zuela
proposamenaren alde bozkatu erraten du eta hori GEZURRA da.
NaBaiko
zinegotziak proposamenaren alde bozkatu ondotik, astelehen honetan egin zen ez
ohiko osoko bilkuran, dieten bilkuraren akta onartu behar zelarik, alde batetik
hanka sartu zuela erran zuen, eta bertzetik, hori, zuzentzeko, bilkuran ez
zuela alde bozkatu erran zuen, eta beraz, ez zuela akta onartzen. Hanka sartzea
zuzentzeko eskubide guztia du, baina ez GEZURRAk erratekoa, eta guttiago horren
arabera akta ez onartzeko eskaera egitea.
Dieten
ez ohiko osoko bilkuraren inguruan, NaBaiko zinegotziari sententziaren
informazioa eman zitzaion, hark bere aldetik aztertzeko eta bere iritzia
finkatzeko asti askirekin. Orain dio ez zuela informaziorik izan, ba hori
horrela bazen, zergatik ez zuen hori bera erran bilkuran? Hautetsi politiko
batek GEZURRAK erratea aski larria da, eta bere lan politikoa guztiz ezbaian
paratzen du, bere gaitasun falta nabarmen utzi bidenabar.
Baztango Udaleko Gobernu Batzordea