NEKAZARITZA, MENDI ETA INGURUGIRO BATZORDEA


2011ko urriaren 19an, Baztango udaleko batzar gelan, 

atsaldeko 7:15etan hasi eta 9etan akitu zen 
Nekazaritza, Mendi eta Ingurugiro Batzordea.

17 lagun agertu ziren lehendabiziko batzorde erekiko deialdira.Hasmenta batean interesgarriak izan daitezken gai batzuen zerrenda banatu  eta ondotik, aintzinera begirako helburuetaz solastu zen.
Guzi hunen ondotik, batzordearen funtzionatzeko moduaz eztabaidatu zen. Batzordearen barnean, nekazaritzarekin zerikusia duten gaiekin eta mendi/ingurugiroarekin zerikusia dutenekin bereixita biltzea erabaki zen. Dena dela, zenbait aferek elkarrekin zerikusi haundia izango dutenez, tarteka denak batera biltzeko beharra ikusi zen.
Hala bada, hurrengo bilgura hiltegiari buruz solasteko izanen da azaroaren 2an,atsaldeko 3etan udaleko batzar gelan.
Ondokoa berriz, azaroaren 9an, atsaldeko 7etan udaleko batzar gelan biomasa proiektuei eta baratze proiektuei buruz solasteko.