OHARRIZKO HARROBIA


Lekorozko alkate juradoak,
NaBaik prensan Oharrizko harrobiaz
erran dituenen gaineko balorazioa egin du.


Oharrizko harrobiarengatik emandako kontrapartidei buruz urriaren 19an Diario de Noticias-en agertutako Nabairen prentsa oharraren desinformazioari dagokionez, Lekarozko alkate-jurado naizen aldetik hurrengoa argitu nahi dut:

2011ko otsailean  Oharrizko auzokidek idazki bat sinatuta eman zidaten, bertan, harrobiaren leherketek etxe batzuetan eragiten ari ziren kalteak salatzen ziren. Idatzia sinatu eta Udaletxeko erregistroan sartu nuen, horri buruzko informazioa eskatu bidenabar.

2010eko uztailean Virginia Alemanek harrobia ustiatzeko, bere kabuz baimena eman zuela jakin nuen.,Lekua lur komunala denez Batzar Nagusiari dagokio erabakia, beraz, irregularki jokatu zuen alkateak.
2011ko martxoaren Batzar Nagusirako alkate-juradoek gai honetaz solas egitea eskatu genuen, Nabaiko zinegotziek trabak paratu zituzten, hala nola harrobia desjabetua zegoela erranez (grabazioetan agertzen den bezala) gaia ebazteko. Alkateek hau deuseztatu zuten,desjabetua bazegoen,zertarako eman beharko zuen alkateak baimena?
Batzarre berean harrobia handiagotzeko baimena behar zutenaren berri izan genuen, eta ez zen inondik ere aipatu alkatearen baimenarengatik kontrapartidak bazirenik; eta makurragoa dena, ez zen materialaren ateraketarengatik ordainketarik agertzen.
Batzarrean komisio bat sortu zen, apirilaren 12an Udalarekin batera, Nafarroako Gobernuarekin eta enpresarekin bildu zena. Bertan Virginiak barkamena eskatu zuen egindako irregulartasunarengatik (Batzar Nagusian ez baitzen egon). Komisioako alkate-Juradoek kontrapartidak Diario de Noticiasen orain aipatzen diren kontrapartidak  eskatu zituzten. Nafarroako Gobernuko ordezkariek ez zuten ez baietz ezta ezetz erran eta akordioren batera ailegatuz gero idatzizkoa izanen zela. Idazki hau gaur egun ez da existitzen. Bilera honen berri Batzar Nagusian ematea eskatu nuen.
Halaber, orduko alkateari Herri Lan Zuzendariarekin bilera egiteko eskatu nion; Lekarozen sahiesbidea gurutzatzeko oinezkoendako pusurik ez zegoela, eta zerbait egiteko. Denbora pasatu zenez eta alkateak bilerarik eskatu ez zuenez,  nire aldetik eskatu nuen.Aste hartan bertan, apirilaren 29an  izan zen bilera; alkatea eta alkate ordea ere bertan izan ziren. Bileran erran nuen harrobiaren konpentsazioak zertan ziren eta erran ziguten Nafar Gobernuak ez duela konpentsatzen, desjabetzen baizik. Alkateak eta alkate ordeak ez zuten txintik erran. Horraraino ailegatzen dira lehenagoko legealdian egindako gestioak. Non daude beraz, prentsa oharrean agertzen diren Nabaik lortutako kontrapartidak? Konpentsazio hauek alkate-juradoek eskatu zituzten lehenagoko udal gobernuak  Oharrizko harrobian eta sahiesbidean egindako gestio neurri batean txarra moldatzeko.
Denbora pasa ahala harrobiak lehenagoko alkateak emandako baimenarengatik kontrapartidarik gabe segitzen zuen funtzionatzen, desjabetu gabe eta handiagotzeko behar zuten baimenarik gabe.
Alkate-juradoek eta oraingo Udal Gobernu Taldeak egindako gestioengatik lortu dena:
Batzar Nagusia harrobian eskuduna izatea lur komunala delako.
Sismografo bat jartzea leherketa guztien intentsitatea neurtzeko eta ez aldika, lehen zegoen bezala.
Harrobiarengatik desjabetze-prestamoa dela-eta ordainsaria jasotzea; ez bakarrik hadiagotzeagatik, osotasunarengatik baizik.
Jesus Angel Garcia