OHARRIZKO HARROBIARI BURUZKO PRENTSA OHARRA


Oharrizko harrobiari buruz NaBaik Diario de Noticiasen idatzitakoari erantzun dio 
Baztango udal Gobernuak.



PRENTSA OHARRA

NaBairen gaitasun eza nabarmena eta aitzineko urteetako bailararen kudeaketaz autokritika egiteko erabateko ezintasuna (zeinak udala egoera kaotiko batean utzi duen) berriz ere albistea da Elizondoko saihesbideari buruzko prentsa oharrean. Bertan Bildu eta Baztango Ezkerra zenbait  estremismotaz salatzen dituzte.

Berriz ere NaBai berandu ailegatu da eta ez da enteratzen. Oharrean aipatzen duten ebazpena, non aitzineko alkate andereak Oharrizko lur komunal baten ustiaketa baimendu zuen, Baztango Batzar Nagusiaren erabakitzeko ahalmenaren usurpazio nabarmena izan zen. Orain ebazpen horren oinarriko akordioari buruz solasten dira; Na Bairen oharraz aparte inon ez da akordio horren berririk eta kontseilari berriak ere ez du haren ezagutzarik. Aldiz, aitzineko udalaren jarduerak bai baimendu zuela enpresak materiala dohainik atratzea. Orain arte ez baita Oharrizko harrobiarengatik sos bakar bat ere sartu udalean, bailararendako kalte garrantzitsua eginez.
Atzo sinatu zen erabakian, alde batetik eskumena duen organoaren onarpena du, hau da, Batzar Nagusiarena eta gainera Udalak nahitaezko desjabetzearengatik tasatutako prezioa kobratzeko aukera emanen du. Eta hontakoan bai, idatzita dago.

Espedientea nahitaezko desjabetze  gisa tramitatu bazen ere, bailararen interesak defenditzeko prozesuak mekanismo batzuk ezartzen ditu. Gertatutakoa ikusita, aitzineko udal gobernuaren uztikeria nabarmena da.

Berriz ere Baztango interesen aldeko jarduera irmo eta erabakiorra deskalifikatu nahi dute hitz nahasiak erabiliz, aitzineko legealdian gaur egungo egoera sortu zuen sumisio eta zabarkeria izkutatu nahiean.


Baztango Udal Gobernua

Baztan, 2011ko Urriaren 19a