Atzo Iruritan Amaiur koalizioarendako babesa
eskatu eta zubiak eraikitzera kobidatu zuten hainbat baztandarrek.
Irakurritako testoa duzue ondotik.
Zubiaren sinboloa hautatu du Amaiur koalizioak
bere apostu politikoa ezaugarritzeko.
Zubiak, bai; alde desberdinak elkartzeko,
lotzeko, komunikatzeko.
Zubiak eraikitzen ari gara, Eskual Herriko ezkertiar
eta subiranozaleak biltzeko;
elkartu eta indarrak pilatzeko.
Gero eta indar gehiago, Eskual Herriaren
normalizazio politikoan urratsak emateko;
Eskual Herriaren nazio aitortza eta erabakitze
eskubidea onartzeko.
Zubiak behar ditugu, gure proiektu soziala
eraikitzeko, langileen eta herri sektoreen
interesak nagusiarazteko,eredu publikoa indartzeko,
parekidetasuna sustatzeko,
lurra zaintzeko, gure hizkuntza eta kultura
goratzeko.
Hautestontziak indar, gogo eta borondate eraldatzaileaz
bete eta gainezka eginarazi behar ditugu. Eta hautestontzietako boto
paperak herri, auzo eta eskualdeetan
herritarren mugimendu geldiezin eta neurrigabean
bihurtu.
Mugimenduan dagoen herria da zubia eraikitzen
ari dena.
Erreka gainditu behar dugu, bazterrak elkartu,
langile eta gainerako herritarrek
krisi garai honetan gure ahotsa entzunarazi. Baztango
herritar guziek
hortan parte hartzea nahiko genuke, gure
eskualdeko herrietako hautestontziek
boto ezkertiar eta abertzaleez gainezka egin
dezaten, eta batez ere eguneroko dinamika indartu dezaten.
Amaiur Madrilen egonen da, Eskual Herria
ordezkatuz, Eskual Herriko langile
eta herritarren interesak defendatuz; indartu
eta babestu dezagun Amaiur,
indartu eta babestu dezagun herri eta auzoetako
eguneroko lana boto-paperekin,
konpromisoekin, antolaketarekin, elkar-lanarekin.
Zato, konbidatzen zaitugu zubiak eraikitzera eta
Amaiur babestera!