MUMIA ABU-JAMAL-EN ALDEKO KANPAINIA


AEBetako preso politikoa espetxean 30 urte daramatzana, erailketaz akusatua eta heriotzara zigortua.
Horren harira Mumiaren inguruko dokumentalaren emanaldia egiten ari da.
Baztanen Erratzuko ZubiPunta Ostatuan zabalduko dute heldu den ABENDUAREN 21ean, asteazkena, iluntzeko 8:30 etan.


2011eko abenduaren 9tik 10era doan gauean Mumia Abu-Jamal Filadelfiako polizia bat erailtzeagatik atxilotua, espetxeratua eta heriotzara zigortua izan zelako 30 urte beteko dira. Gau horretan gertatutakoaz kontraesankorrak diren bertsioak daude, ordaindutako lekukoak eta poliziak eta fiskaltzen estalitako frogak. Mumiak, pantera beltz ohia eta MOVE bezalako taldeei oihartzuna ematen zien kazetaria, bere errugabetasuna defendatu du beti.

Urtemuga hau dela eta, bere kasua gogorarazteko kanpaina berri bati hasiera eman diogu, bere askatasunaren lorpenerako bidean baliogarria izanen delakoan. Gure lanaren ildoetako bat Mumiaren inguruko azken dokumentalaren hedapen global eta aldiberekoa izanen da, “Nire bizi osoa espetxean” izenburua duena (“In Prison My Whole Life”, 2011). Momentu honetan lan horren gaztelaniazko, euskarazko, frantsesezko eta katalanezko bertsioak bukatzen dihardugu, gure inguruko tokietan ahalik eta emanaldi gehien egiteko asmoarekin.
Ekoizpen hau, lan prozesu kolektibo eta autonomo baten eredu izan da. Lan talde honetatik, Euskal Herriko Mumiaren Lagun Taldea eta Eguzki Bideoak-ek osatzen duguna.
Baztanen Erratzuko ZubiPunta Ostatuan zabalduko dugu heldu den ABENDUAREN 21ean, asteazkena, iluntzeko 8:30 etan.

Argibide gehio : Eguzki Bideoak / Mumiaren Lagunak Euskal Herrian
www.eguzkibideoak.info / banaketak@eguzkibideoak.info
http://mumiaaske.wordpress.com / mumiaaske@gmail.com