Baztango Udalak
“Bestetan berdintasuna lortzearen aldeko Udalak. Eta festetan … zer?” kanpainan
parte hartzen ari da: Kanpainan gako
diren bi mezu hedatu nahi ditu:
- “Lanak, zaintzak eta aisialdia elkarbanatzen ditugu”. Erantzunkidetasuna etxeko lan eta zaintzetan, emakumeek eta gizonek besta modu partekatu batez goza dezaten.
- “Jaietan ere errespetuz bizi gara, EZETZA beti da EZETZ”. Sexu jazarpenen eta erasoen prebentzioa. Errespetuzko jokaerak bultzatuz, eta EZETZA bestetan ere errespetatu egin behar dela ohartaraziz. Neska eta mutilek, emakume eta gizonek, besta-guneak gozatu behar ditugu inolako sexu jazarpen edo erasorik jasan gabe.