5 AUTOBUS ESKUALDETIK BILBORAT!


Bilboko larunbateko manifestaldirat joateko eskualdetik momentuz 5 autobus aterako dira!!! Horietako bi autobus Baztandik abiatuko dira, Baztango -dagoeneko 74 lagunek izena eman dute- eta Malerrekako jendeekin eta hiru Bortzirietatik. 

Momentuz eskuratu ahal izan ditugun datuen arabera Nafarroatik 60 autobus baino gehiago joanen dira Bilboko manifestaldirat. Zerrenda begiratuz gero eskualde guztietatik autobusak izanen direla ikusiko dugu. Zerrenda behin-behineko baino ez da, egunero jende gehiago izena ematen ari baita eta gainera, zonalde batzuetako datuak falta dira.

IRUÑERRIA (23-24)
Burlata 3
Mendillorri 1
Arrosadia 1
Antsoain 1
Berriozar 1
Donibane 3
Rotxapea 2
Uharte 1
Barañain 2?
Alde Zaharra 2
Txantrea 2
Zizur 1
Atarrabia 2
Iturrama 1-2
NAFARROAKO GAINERAKO TOKIAK  (35-37)
Bakaiku, Iturmendi, Urdiain 2
Etxarri 2
Lakuntza 1
Arbizu 1
Arakil 2
Ziordi 1
Tutera 1
Lososa-Sartaguda 1
Olazti 1-2
Leitzaldea 4
Altsasu 4-5
Agoitz 1
Lizarraldea 4
Etxauri-Olza 1
Irumberri 1
Kaseda 1
Erronkari 1
Gares 1
Tafalla 1
Orkoien 1
Goizueta 2

OHAR ARRAS GARRANTZITSUA: Larunbatean herrialde bakoitzeko autobusek non geratu behar duten jakiteko

Araba: Juan de Garai kalea

Bizkaia: Zabalburu Plaza

Gipuzkoa: Etxebarria Parkea

Iparralde: Etxebarria Parkea

Nafarroa: Juan de Garai Kalea