AHTri BURUZKO EZTABAIDA


Heldu den urtarrilaren 18an UPN, PP, PSN, Na Bai, Bildu eta Izquierda-Ezkerra Iruñean elkartuko dituzte mahai inguru batean, AHTri buruz eztabaidatzeko. 
Hauxe da bakoitxari eginen zaion galdera: AHT-a Nafarroarentzat luxu bat edo beharrezko den azpiegitura dela uste duzu?






Iruñea, 2011-ko abenduak 22
NAFARROAKO AHT-REN EGITASMOARI BURUZKO EZTABAIDA,
luxua edo beharrezko azpiegitura?
Eguna: 2012-ko urtarrilaren 18-a Ordua: 19h 30m
Lekua: Kaldereria Aretoa ( Hizkuntza Eskolako eraikinari erantsia dagoen aretoan)
Gonbidatuak: UPN, PP, PSN, Na Bai, Bildu, Izquierda-Ezkerra
Iraupena: 1,30 min

Egunon
Nafarroako abiadura haundiko korridorearen egitasmoaren eraikuntza gaurkotasun haundia duen gaia da. AHT-ren aurkako koordinakundea den AHT Gelditu Elkarlanak, hau bezalako egitasmo erraldoi batek eragiten dituen impaktu ekonomiko, sozial eta ekologikoak direla eta gizarte eztabaida eta parte-hartzea bultzatzeko sobera arrazoi dagoela uste du. Gaur egun, AHT-ren inguruan galdera ikur eta zalantza asko dagoela eta erakundeak ez direla gizartea behar adina informatzen ariiruditzen zaigu. Aldi berean, kezkaz somatzen dugu murrizketa sozialak areagotzen ari diren garai hauetan (hezkuntzan, osasunean, kultura, zerbitzu sozialetan, etab...) egitasmo honen aldeko apustua egiten den, beharrezko diren arlo sozialak bazter batera utziaz.

Horregatik, Nafarroan AHT-a behar dugun edo ez dugunaren inguruan eztabaida publikoa antolatu dugu. Eztabaida honetan parte hartuko duten alderdiak, hala nahi badute bederen, Nafarroako Parlamentuan ordezkaritza dutenak izango dira, hau da, UPN, PSN, PP, Na Bai, Bildu eta Izquierda-Ezkerra. Hizlari bakoitzak 10 minututako epean moderatzaileak luzatuko duen honako galderari erantzun beharko dio: AHT-a Nafarroarentzat luxu bat edo beharrezko den azpiegitura dela uste duzu? Alderdien ordezkarien azalpenen ondoren eta herritarren parte-hartzea eta eztabaida bultzatze aldera, galdera erronda eta eztabaidari aukera irekiko zaio bertan izango diren pertsonen artean. Era berean, eztabaida hau alderdi kopurua edozein dela ere egiteko asmoa dugula adierazten dugu, alderdi politikoak gizartearen eskakizun eta zalantzei erantzutea derrigorrezko erantzunkizun demokratikoa dela bait deritzogu.

AHT Gelditu Elkarlana
ahtrikeznafarroa@gmail.com
648 73 44 15