BELATEKO TUNELEN ARAZOENDAKO KONPONBIDE URGENTEA


Bilduk Nafarroako Gobernua premiatu du “Belate eta Almandozko tunelek behin eta berriz sortzen dituzten arazoei konponbide urjente, eraginkor eta muinekoa bilatzera”
Koalizioak oroitarazi du tunelak zaharkituak daudela eta ez dituztela inondik ziurtasun neurriak betetzen.
Irungo norabidean Belate eta Almandozko tunelak itxi egin dituztela trafikorako mendi hegi bat erori delako. Bildu Nafarroa Talde Parlamentarioak kritika egin du “beste behin ere túnel hauetan arazoak daudelako”.
Koalizioaren hitzetan “Belateko eta Almandozeko tunelak puntu garrantzitsua dira eta euren itxierak, izan osokoa edo partziala, sekulako arazoak sortzen dizkie inguruko auzokideei, eta bertatik pasa behar duten pertsonei oro har.
“Nafarroako Gobernuak behin betikoz aurre gien behar dio arazo honi eta konponbidea eman, izan ere, urte asko baitaramatzagu Almandozko eta Belateko tuneletan izan ohi diren arazoen berri izaten. Zaharkituak dauden tunelak eta ziurtasun materian ez dituzte Europako egungo arauak betetzen”.
Azkenik, Bilduk oroitarazi nahi du jada aurrekontuetan koalizioak zuzenketa bat egin zuela ikerketa bat egin zedin arazo hauek konpontzeko bideak emateko. Zuzenketa hau UPN eta PSNren bozekin baztertua izan zen, Gobernua osatzen duten alderdiek hain zuzen ere.

Iruñea, 2012ko urtarrilren 19a