ELIZONDOKO ALKATEAREN JARRERA KINTORI BURUZ


Azken Batzar Nagusian Magnak Zilbetiko Antzerin  meategia irekitzeko Kintoko lurren desafekatzioaren gaia berriz ukitu zen, eta  batzarkide gehienek bertze behin egitasmoaren aurka egin zuten. Ondotik, zenbati komunikabidek eta Magnak berak, batzarkide batzuen jarrera deslegitimizatzeko eginahalean dabiltza.
Gauzak horrela, Xabier Torres Elizondoko zinpeko alkateak eta batzarkideak bere bozka justifikatzeko Batzarrean erran zuena ondotik duzue Ordenantzen xedea da titulopean idatzitakoa.

 ORDENANTZEN XEDEA DA

Ordenantzen helburuetan agertzen da, bertze helburuen artean: Komunala eta Baztango interesak interes partikularren aurrean defenditu behar direla, eta ingurugiroaren eta lur-komunalen babesle eta gestorea izan beharra dela.
            Suposatzen da Batzar Nagusiko kideek, premisa hauek bete behar dituztela. Ahal duten neurrian ORDENANZEK DIOTENA BERMATU BEHAR DUTE.
Jasangarria ez den jarduera bat planteatzen zaigunean, Batzarrerik egin ez duen Batzar Nagusiko kide batek, printzipioz EZ erantzun behar du.
ETA HORI EZ DA TONTOARENA EGITEA.

Irailaren 23an, Elizondon Batzarrea izan ginuen. Galderak eta Eskaerak atalean, Kinto Realeko desafekzioaren inguruko gaia atera zen.
Bertan, Magna Antzeriko harrobiaren asmoa supramunizipal moduan tramitatzen ari zela azaldu zen, hau da, Udalek eta mankomunitateek erten dutena kontutan ez hartzeko moduen tramitatzen ari zela. Azaldu zen ere, Erdiz eremu babestu berean kokatzen dela, eta Magnaren proiektuan idatziz ageri dela Erdizera jotzeko asmoa.
Erdiz, gogoratiko dugu: 90 nekazarik erabiltzen duten eremu komunala da beren produkzio gastua murrizteko
Eta babestua.
Paisai ederra eskeintzen duena ere.
Berdin segituz gero gure zerbitzura betiko edukiko duguna.
Batzar Nagusiko kide bezala babestu behar duguna.
ETA HORI EZ DA IÑOLAKO TONTERIE.
Eta gainera gaia auzitegietan zegoela ere erran zen.
Nik, hala eta guztiz ere, Urriaren 2ko Batzar Nagusira eraman beharreko jarrera Elizondoko batzarreak erratea nahi nuen eta bozketa eskatu nuen.
Desafekzioaren aurkako jarrera agertu zen. Desafekzioari EZ erantzuteko eskatu zen.

Orduztik, zer aldatu da? DEUS.

            Edo zerbait bai.
            Alde batetik, batzarreak egiteko aukera bat sortu da, eta alkate batzuek, eskatu dietelako, edo bertze batzuek, beharrezkoa iduritu zaielako, batzarrak egin dituzte. Nola ez, errespetatzen dut.
            Bertze alde batetik, uste dugu Baztango Ezkerratik abiatutako kanpaña mediatiko bat gertatu dela Elizondoko Herriko etxeko jarreraren kontra, ez Elizondon batzarre-express eta “a la carta” bat lortzeko, baizik eta Elizondoko alkatearen botoa baldintzatu eta desakreditatzeko.
            Ematen zaien informazioa kontrastatzen ez duen prentsarekin, eta diskurtso arin batekin, gure aurka jo dute, erran gabe, azaro eta abendu osoan ez direla guregana iñola ere zuzendu, ezta 17ko batzarrera ere.
            Edozeinek eskatu izan balu honen inguruko Batzarre bat, serioski, eta arrazoizko forma eta denboran, Batzarrea izanen luke. Gure idurirako txar edo on, inoiz ez dugulako hola eskaturiko batzarrerik ukatu.
            Errandako guziarekin, Elizondoko Alkate-Juratuaren bozka desafekzioaren aurkakoa izanen da, baztango interesen eta komunalen defentsan, batzarretan bildutako iritzietan ez delako bertzerik adierazi, eta gutxienezko onargarritasunarekin batzarre eskaerarik ez delako izan bertze jarrerarik hartzeko.

ERRANDAKO GUZIAREKIN, SOBRAN LEGITIMATUA DAGO NERE BOZKA.