Erratzun ospatu da
aurten Baztan-Urdazubi-Zugarramurdiko Herrietako Eskolen besta eta egun osoan barna giro ederrean
joan da.
Goizean jende aunitz Erratzuko
sarreran elkartuz, bi taldeetan abiatu dira Gorostapolorat: Batzuk jinkana
baten bidez IƱarbildik eta bertze batzuk zuzenean. Han irrien lagunen emanaldi sorpresa izan dute
gozatzeko eta ondotik denak Fanfarronak fanfarrearekin bazkarirat hurbildu
dira.
400 pertsona inguru bildu dira bazkarian musika, kantu, zozketak, tirolina eta aurpegi margotuekin gozatuz.
Aipagarria da Guraso
elkarteak eta herriak auzolanean egindako
antolaketa.