Jaizkibel Bizirik taldea Pasaiako Portuan egin nahi
duten Kanpo Kaiari bertze alternatiba bat eskaini nahiean, alegazioak sartzen
ari dire. Hortan laguntzeko eskatzen dute mezu honen bidez.
ADI! ZURE ALEGAZIOA: JAIZKIBEL MENDIAREN ETA
KANPO KAIA EZ DEN BESTE ALTERNATIBA BATEN ALDEKOA
Jakingo duzun bezala, momentu
erabakigarrian gaude, aukera garrantzitsua dugu Pasaiako Portu
Agintaritzaren eta Ingurumen Ministerioaren aurrean gure iritzia adierazteko.
Urtarrilaren 28ra arte dugu epea ingurumen txostenari alegazioak aurkezteko.
Txosten horretan, Portu Agintaritzak kanpo kaia aukeratu du, beste aukera
guztiak baztertuta.
Zuk eta zure ingurukoek asko lagundu
dezakezue alegazio bat bidaliz. Hemen agertzen da alegazio-eredu bat, bertan
zure datuak ipintzea besterik ez da falta. Oso lagungarria litzateke mezu
hau zure lagunen artean zabaltzea, baita zure ingurukoek bere inprimakia bete
dezaten ere.
Bidaltzeko modurik errazena da inprimakia,
beteta eta sinatuta, postaz bidaltzea edo hurrengo helbidera
eramatea:
PASAIAKO
PORTU AGINTARITZA
Transatlántico
eraikina
20110
PASAIA
Nahiago baduzu, bete eta sinatu ondoren,
eskaneatu eta jaizkibelbizirik@gmail.com posta
elektronikora bidali dezakezu, eta guk helaraziko dugu.
Garrantzitsua: epea urtarrilaren 28an
bukatzen da, data horretan alegazio guztiak Portu Agintaritzan egon behar
dira.
Eskerrik asko zure laguntzagatik!