ERNESTO ASKATU!


Ernestoren atxiloketa salatzeko asteazken gauean batzarre informatiboa egin zen Elizondoko plazan. Bertan 130 herritarrek parte hartu zuten, ondotik, jende-kate ixila egin zuten herrian barna. Bertzalde, gaur atsaldeko 7etan udaletxean eginen den ez-ohiko osoko bilkuran mozio bat sartuko da, eta ondotik, ortziralero euskal preso politikoen eta iheslarien alde egiten den elkarretaratzean Ernesto gogoan izanen, azkeneko berrien inguruko informazioa eman bidenabar.

Modu berean, astelehenean, Espainiako estatuak Ernestoren aurka eskatutako euroaginduaz erabakitzeko Paueko epaitegian bista publikoa eginen da.  Goizeko 11etan da hitzordua place de la liberationen dagoen epaitegian. Bista publikorat joateko proposamena egina dago, beraz, animatu!