Iñaki Erro euskal
preso politikoa Almeriako ospitalean ingresatu zuten asteazkenean, kardiopatia
iskemiko larri baten ondorioz.
Iñaki Errok 25 urte daramatza espetxean,
zigorraren 3/4 betea du eta Parot doktrina aplikatua du.
Egun batzuk lehenagotik bularreko mina sentitzen bazuen ere, modulu aldaketa baten ondorioz min hori haunditu zitzaion, eta azkenean urgentziaz ospitalera eraman behar izan zuten.
Senideek ez zuten jakin zer zuen Iñaki Errok ortzegun eguerdian espetxeko zuzendariak deitu zien arte. Honek Iñaki Erro ongi zela, baina hiru zain obstruituak zituela jakinarazi zieten. Dagoeneko kateterra egin diote, eta hiru stent paratu dizkiote. Lesioa larria da.
Euskal preso
politikoek Estatu Espainiarrak eta Frantsesak aplikatzen duten espetxe politika
gogorraren ondorioak jasaten dituzte etengabe. Iñaki Errok espetxean egin
dituen 25 urteek eragin zuzena izan dute
gaixotasunean, eta gauza bera gertatzen da gaixo dauden bertze preso politikoekin ere. Espetxe politika zapaltzaile honen ondorioz gaixotasun fisiko nahiz psikologiko larriak garatzen dira, eta euskal preso
politikoek zuzenean jasaten dituzte ondorio horiek. Honegatik guztiagatik, ezinbertzekoa da Iñaki Erro eta bertze euskal preso politiko guziak askatzea; eta aldi berean, zigorraren 2/3 edo ¾ betea dituzten
presoak askatzea ere, gaixotasun larriak edo sendaezinak dituztenak, eta Parot Doktrina aplikatuta dutenak askatzea.