MURRIZKETEN AURKAKO MANIFESTAZIO BAT EGINEN DUTE BILBON


Gehiengo sindikalak eta 15 gizarte eragilek deitu dute, orain arteko neurriek langabezia eta pobrezia «handitu» dituztela salatzeko.

«Urteetako borroken ondorioz lortutako eskubideak» jokoan daudela uste dutelakoz, deitu dute manifestaziora, heldu den otsailaren 4rako.