Gure eskualdeko eta eskualdez kanpoko hainbat langabetuk izena eman zuten CEDERNAk
eta hainbat Udalek (tartean Baztango Udalak) elkarlanean egin zuten Enplegu tailerrean.
Tailerraren alde teorikoa akitu ondotik alde praktikoarekin hasiko dira.
Baztanen bi pertsona arituko
dira eta hauxe da egin beharko duten proiektua:
GURE ARBASOEN AZTARNAK.
Labur-labur hau da otsailaren 13tik apirilaren 20 bitarte tailer honetan
parte hartzen ari direnek eginen duten gauzetariko bat.
Bertze gauzen artean,
Baztango herrietan dauden errota, kisulabe, lixutoki eta abarrak aztertu
beharko dituzte, ondoren ibilbide gisako bat egiteko. Baztanen
hedadura handia dela ikusirik, lau ibilbide desberdin egitea egokiagoa litzatekeela
ikusirik, kuartelak hartu ditugu oinarritako, kuartel bakoitzeko ibilbide bat.
Modu honetan kuartelkako ibilbideak antolatuko dituzte, ondare bakoitzaren
argazkiarekin, deskripzioa, egoera, kokapena, bertara ailegatzeko egin
beharreko ibilbidea, ibilbidearen zailtasun/erraztasuna…