Datorren ekainaren
18an hitzaldi arras interesgarria antolatua dute Jauzarrea euskal kulturaren azterketa
eta zabalkunderako funtsak eta Baztango Udalak. Hizlaria Keptin Stephen
Augustine Xamana izanen da, Kanada eta Ipar Ameriketako Estatu Batuetako
Mi´kmaq Kontseilu Nagusiko Oinordetzako Buruzagi Tradizionala.
Bestalde, CBU Cape
Bretoneko Unibertsitateko errektoreordea ere bada Keptin Stephen Augustine; Unama´ki
College, CBU ko ikerketa Indigenen Zentroko zuzendaria; UNESCOn (Hezkuntza,
Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundea), ONUn (Nazio Batuen Erakundea)
eta Kanadako Lehen Nazioen Gorte Gorenean ordezkaria; Egiaren eta
Adiskidetzearen Batzordeko partaidea; Kanadako Artxibo Nazionaletako
aholkularia; Hamazazpi urtetan barrena Kanadako Museo Nazionalean Amerindiar
Bildumen kontserbatzailea; eta, 2011z geroztik Jaurezarreak mundu mailan duen
ikertzaileen sareko partaidea.
Xamanak landuko duen gaia: Lehen herrien unibertsoa, euskaldunekiko
harremanak.