Ernesto Prat Urzainki (Berriozar, Nafarroa, 1978) Espainiaratzea erabaki
du Paueko Auzitegiak.
Horrela, Espainiako Auzitegi Nazionalak eginiko
euroagindua onartu du.
Kartzelan segituko du bere
espedientea bideratzen den bizkitartean,
eta bortz egun ditu epaitegiaren
erabakiari helegitea paratzeko.
Urtarrilaren 25ean atzeman zuten Urruñan (Lapurdi).
Ekineko kide izatea leporatzen diote Prati.