Joan den igandean Eñautek eta
Arkaitzek "Erraldoi bihotz gabea" haurrendako antzerkilana estreinatu
zuten Elizondoko gaztetxean.
Txontxongiloen emanaldia ikusteko
gaztetxea jendez bete zen, eta ikuskizun ederraren ondotik
txokolate eta bizkotxoz gozatzeko aukera izan zuten.
"Erraldoi
bihotz gabea" Eñauten eta Arkaitzen
lehen txontxongilo lana da eta
Alemania aldeko ipuin batean oinarritzen da.