Martxoaren
8ko ekitaldien barnean atzo gaztetxean “Nahaste borrostri” antzeslana eskaini
zuten. Sexua eta maitasuna
hari gisa hartuta pieza desberdinez osaturiko lana eman zuten. Bakarrizketak,
klownak eta adierazpen era desberdinak erabiliz ikusleen arreta eta irri ajatak
eragin zituzten. Bertaratu zirenek ikuskizun ederraz gozatzeaz gain,
emanaldiaren aitzinean txokolate beroa eta bizkotxoa dastatu zituzten eta
ondotik pintxoak. Adin desberdinetako jende aunitz hurbildu zen eta, horrek,
antzeslan paregabearekin aho zapore ezin hobea utzi zuen.
Martxoaren 8ko
ekitaldien barnean gaur tailer bat eginen da: “ikusezina ikusaraziz: neska edo
mutila izatearen ondorioa". Lantegia gaztetxean eginen da atsaldeko 6etatik 9ak
biztartean.