Espainiako Gobernuak onartutako Lan Erreforma langilearen kontrako eraso
bortitza delakoan, martxoaren 29ko greba deialdiari babesa eman diote
Baztan-Bidasoaldeko hainbat alkate eta zinegotzik, Berako Beralandetan egindako
agerraldian.Greba deialdiarekin bat egin dute eta egunotan mozioa eztabaidatzen
eta onartzen ari dira udalez udal.