Udal Plana osatzeko prozesu
partehartzailea abiatu zen Baztango herrietako argazkien eta datuen erakusketa batekin, gaur egun Elizondoko Plazako eraikinean
dagoena.
Horren ondotik Batzarrak eta Foroa
izanen dira, baztandarren iritzia
biltzeko eta eztabaidatzeko.
Batzarrak kuartelka eginen dira, eta hauek izanen dira lehendabizikoak, denak
martxoan eta atsaldeko 19:00etan:
- 20: Baztangoiza (Amaiurren)
- 21: Basaburua (Berroetan)
- 22: Erberea (Iruritan)
- 23: Lekaroz-Elbete (Lekarozen)
- 26: Elizondo (Arizkunenean)
- 27: Foroa (Arizkunenean)
Hauetaz aparte 012-infolocal
zerbitzuaren bidez telefonoz inkestak
eginen dira, informazio gehiago biltzeko. Inkesta erantzuteko herritarren inplikazioa
eta kolaborazioa eskatu du udalak, ahalik eta iritzi gehien hartu ahal izateko.