Heldu den larunbata
24ean Iruritan eginen den Eskuararen egunaren harira, antolatzailea den Gorka
Urtasunek egunari buruzko eta antolatzeari buruzko azalpen eman ditu, jendea animatzearekin batera.
Nola
gogoratu zaizue eskuararen eguna antolatzea? Egitarauan ikuskizun eta hitzordu
aunitz dituzue...
Lau gazteren ideia
izan da egia erran. Gogoa ginuen zerbait polita antolatzeko herrian
eta pausuz pausu erabakiak hartzen eta gauzak lotzen joan ginen azkenean
prestatu dugun egitaraua lotu arte.
Gure lehen helburua Anje Duhalde ekartzea zen, behin hori lortu genuela arratsaldea ipuin kontalariakin, bertsolariekin eta herriko dantzariekin osatzea pentsatu genuen. Behin arratsaldekoa lotu ginuela pentsatu ginuen egunari segida eman ahal zitzaiola gauean kontzertu batzuekin eta kontaktuan jarri ginen Ufestuek, Bizardunak eta Trikidantzekin. Baztango talde batekin kontatu nahi genuen bai edo bai, eta Ufestuek izan zen lehenengo aukera dudik gabe. Gaueko plater fuertea nolabait errateko Bizardunak taldea dela erran daiteke, arrakasta dexente izaten ari den taldea da, kontzertu aunitz euskal herrian barrena, musika alaia sortzen dute estarako. Eta akitzeko trikidantz, inguru hauetan horren gustokoa dugun plazako giroa ezin zela faltatu uste genuen. Nahiko egitarau osoa lortu dugula uste dugu, adin eta jende mota desberdinarentzat. Honekin guztiakin, gure hizkuntzari jasaten dituen eraso guztien aurrean, arnas pixkat eman, nolabait errateko, eta bide batez horren aberatsa den euskal kulturaz gozatzeko aukera eman nahi izanen da Iruritan laubetian.
Garagardo bestatik edo, naski ez den horrelako egun handirik antolatu Iruritan.

Arrazoi duzu
bai, Garagardo besta egin zen azkeneko urtetik hona, herrian ez zen horrelako
" bestarik " antolatu. Badirudi garai hartako gazteei ikusitakoak
eragina izan duela gaur egungo gazteongan eta herrian gauzak antolatu eta
horrela herriari bizia ematen jarraitzeko intentzioa badela. Hemendik ere erran
nahi nuke, " garagardo besta " antolatzen zuten neska mutil gazte haiei
esker antolatu dugula guk "eskuararen egunean" horrelako
egitaraua. Besta hori egin zen azkeneko urte hartan sobratu zen diruaren
babesa izan bait dugu eta lasaitasun haundia ematen du atzean babes ekonomiko
bat duzula jakiteak. Hortaz besta hura egiten zuten neska eta mutil guztiei
eskerrak eman nahi genizkioke hemendik eta baita ere larunbat honetako bestan
laguntzaile gisa parte hartuko duten herritar guztiei.
Ze giro espero dugun larunbateko?
Egia erran jende
aunitzek aurretik behintzat komentatu digu egitaraua polita dela eta
etortzeko asmoa duela, hortaz pentsatzen dugu jende dexente hurbilduko dela.
Eguraldiak ere laguntzen baldin badu nik uste egun polit batetaz gozatzeko
aukera izanen dugula denek. Aprobetxatuko dut hemendik ere jendea Iruritara
hurbildu daiela animatzeko!