EUSKARAZ EROSO, NONAHI, NOIZNAHI ETA BETI!


Euskaldunek euskaldun gisa aritzeko ditugun zailtasunei aitzin egiteko konplexurik gabe, TELP tailerra antolatu du Baztango Udalak.
NON: Arizkunenean
NOIZ: Martxoaren 30ean, 17:00-20:00 - Martxoaren 31n, 09:30-14:00
Izen-emateak martxoaren 20 arte Baztango Udaletxean, 948 580 006 telefonoan

Zer da TELP?
(Taller d’espai Lingüistic Personal)

Gemma Sanginesek eta Ferran Suay i Lerma-k hizkuntza-mendekotasuna
edo sumisioa eta hizkuntza menperatzailera aldatzeko jokabide
sistematikoak ikertu dituzte: adibidez, norbaitek gure hizkuntza ezagutzen
ez duenean, baina ulertzen duenean; edo guk uste dugunean ez dakiela…
Katalanaren gizarte-erabileraren kezkak eraginda ekin zioten lanari Suay
i Lerma eta Sangines psikologoek, eta, geroztik, TELP saio anitz eman
dituzte Katalunian, Valentzian eta Euskal Herrian. TELP tailerrean
proposamena egiten dute, euskararen hiztunek euren hizkuntza erabiliz,
eroso eta gustura jarduteko, eta, hizkuntzarekin elkarreragiterakoan,
egoerak ongi nola bideratu erakusteko. Horretarako, esku-hartze edo
interbentziorako estrategia bat lantzen da ikastaroan.

Zein helburu dauka?
· Hizkuntzaren inguruan sor daitezkeen egoera deserosoak arintzea eta
desagerraraztea.
· Hizkuntza jokabide asertiboari esker gusturago egotea eta horretarako
baliabideak sortzea.

Nork hartzen ahal du parte?
Euskalgintzako kideek, irakasleek, gurasoek, aisialdiko
begiraleek…hizkuntza-kontzientzia eta interesa duen orok.

Irakaslea
Saioaren gidaria Gemma Sangines (Bilbo, 1970) izanen da. TELP
tailerraren sortzailea, Ferran Suai i Lermarekin batera. Sangines Kirol
Psikologian eta Klinika Psikologian espezializatu zen, eta Valentziako
Psikologia Erakundearen sortzaileetako bat da.

Zer lantzen da eta nola?
Tailerrean ariketa praktikoak eginen dira, behar diren azalpenak emanda,
eta, oro har, saio parte hartzailea izanen da. Edukien artean, bertzeak
bertze, honakoak landuko dira:
· teoria azalpen batzuk
· hizkuntza-gatazkak
· ikuspegi estrategikoa, konponbiderako gakoak
· baliabideak, portaerak aztertzeko eta portaeretan eragiteko
· aniztasuna, zailtasuna eta progresibitatea
· baliabideak eta estrategiak (gaztelaniara aldatzen dugun egoera motak
aztertuz, euskararen aldeko hautua egiteko)
· hizkuntza- asertibitatearen aldeko proposamena: jokaera pasibo eta
oldarkorraren artean kokatzen den hizkuntza-jokabidea
· parte-hartzaileen kezkak eta jokaerak.