Manifestaldia Baztan eta Malerreka mailakoa izan da eta 500 lagun inguruk parte hartu dute; tenore berean, Beran, Bortziriak mailakoa egin dute, eta han ere ehunka lagun izan dira. Elizondokoan gatazka sozial desberdinen isla diren ikur eta banderak atera dituzte: feministak, ekologistak, gorriak, komunistak, presoen etxeratzearen aldekoak... Lehendabiziko aldia da halako ikur pila atera dena eta kolore aunitz emateaz gain, gatazka sozialaren dimentsio desberdinak agerian gelditu dira.
Manifestaldia
Elizondoko plazan akitu da eta bertan agiri hau irakurri dute:
Gaurko
greba orokor honekin banketxeen, enpresarien eta politikarien inposizioaren
kontrako izan beharko lukeen borroka baten hasmenta abiatu dugu. Hauek dira
urteetako gatazken ondotik lortutako eskubideak urratzen ari direnak. Langile klaseak
urteetan gizarte berdintasunaren alde borrokatuz lortutako eskubideak hain
zuzen ere.
Murrizketak
Hezkuntzan, osasunbidean, arlo sozialean. Pentsioen erreforma. Guzi horrekin ez
aski, eta orain lan erreforma gogorrarekin heldu dira. Langile guzien eskubideen
kontrako eraso zuzena. Lan haundia eginez, eta garesti ordainduz , lortu diren
eskubideen kontrako eraso zuzena. Eraso hauek ez dute lana sortzeko balioko.
Krisi hau gehiago gogortzeko baizik. Beraiek sortutako krisia.
Ez dugu
zertan begira gelditu, banketxeek
eltxitxuek bete eta bete aritzen diren biztartean banketxe hauek bera, jendea
beren etxeetatik nola botatzen dituzten ikusten. Sos guzi hori diruz laguntzeko
beharko zelarik: jende horrendako maileguak errexteko, negozio ttikiak aitzin
egin ahal izateko, erakunde publikoendako….
Pentsioak
murriztu dituzte, bataz bertzeko soldata ez da 1000 eurotara ailegatzen, oinarrizko
errenta zuzenean desagertzen ari da eta bidenabar bankariak eta enpresa
haundietako zuzendariak milloien indemnizazio ta pentsioekin. Murrizketa
oinarrizko beharretan egin dituzte: hezkuntza, osasuna…
eta alimeleko
azpiegituretan miloiak eta miloiak gastatuz: AHT konparazione, batere interes
sozialik ez duena. Botereak gizartearen ongizatearen gainetik ikusten du deuda
itzultzea eta botere ekonomiko eta politikoekin ongi konpontzea. Herritarrekin nola
konpondu ez du inport!
Gaur
Martxoaren 29an karrika hartu beharra dugu, produzioa gelditu, zerbitzuak,
garraioa… eta gure kexa entzunarazi. Gure haserrea denen borroka izan behar du.
Eta borroka hori giza aldaketarako balio. Ikuspuntu anitzarekin: langilea,
feminista, ekologista, soziala, aberastasunaren eta lan banaketarena. Gure
helburua galtzen ari garen guzi hori berreskuratzea behar du izan. Ez digute
deus ere emanen, ez baditugu behartzen.
Gaizki
deitutako krisi hau bizimodu berri baten hasmentarako baliatu behar dugu. Ez
banakakoa, baizik eta kolektiboa; ez gauzen kontsumoari lotuak, baizik eta
elkartasunaren kontsumoari; herrien arteko elkartasunarekin; denendako berdina,
gizon-emazteki, gazte-heldu-zahar……. .
Milaka
arrazoi dugu sistema hau aldarazteko baina sinistea falta zaigu eta ekitea. Bidea
zaila da berez, baina bertzeen eskuetan uzten badugu, boterearen eskuetan,
zailagoa izanen da. Ezinezkoa. Gure burujabetasun ekonomikoaren alde
borrokatzeko ordua da. Gure produkzio sistema antolatzeko. Gure baliabideak
libreki kudeatzeko. Gauzak ez dira berez aldatuko, eta ez da greba egun honekin
aski izanen. Bihartik, orain beretik egiazko iraultza soziala hasi beharra
dugu. Sinetsi, mundu hobeago bat posible dela, bertze eredu sozial bat posible
dela, eta horren alde egin. Hemen ere, gure eskualdean. Eskualerri osoan. Eta
sinetsi ere oraina eta etorkizuna gure esku dela, hala nahi badugu.