Ostiralean,
martxoak 16, preso politikoen senitartekoen delegazio batek agerraldia izanen
du Nafarroako Parlamentuan sakabanaketari buruzko lan-bilkura batean. Hori
dela-eta, “Herrira” mugimenduak txosten bat prestatu du, Nafarroan
sakabanaketak dituen eraginak biltzen dituena.
Hementxe irakurtzen ahal duzue txostena
Bertan euskal
preso politikoen kolektiboari aplikatzen zaizkion salbuespen-neurriak
adierazten dituzte eta zenbait datu, guzi hauekin akitzea eskatuz.
- %31 900 km baino urrunago dago,
- %44 700 km-tik haratago
- %66 500 km baino urrunago.
- Lau preso nafarrek gaixotasun larriak dituzte,
- Zazpik zigor osoa bete dute,
- 10ek zigorraren ¾ bete dituzte (edo 2/3)
- Hamar preso bakartze-moduluetan daude eta bat bakarrik dago Tarascon-eko kartzelan.