Udaletxeko ingurugiro
batzorde irekiak aste honetan antolatu dituen solasaldietan atzo azkenekoa,
hazien ingurukoa, egin zen.
Nafarroako Hazien
Sareko Esther Montero biologoa eta Gorka Menendez ingurugiro zientzietan
lizentziaduna berrogei eta hiru lagunen aitzinean aritu ziren solasean.
Hasteko Esther, nekazaritza industrialaren ondorioei buruz mintzatu
zen, horrek hazien aniztasunean, baina baita bertze gaietan ere -elikadura
burujabetzan- nola eragiten duen adieraziz. Monokultiboak, agrotoxiko eta
ongarriak eta hazi hibridoak hizpide izan zituen. Modu berean bertako hazien
galerak klima aldaketari buruz eta izurriteei buruz zaurgarriagoak egiten
gaituela ohartarazi zuen, munduko hazi gehienak sei multinazionalen eskuetan
daudela aipatu bidenabar.
Ondotik, Gorka Menendezek gure
inguruan bertako hazien bilketa egiteko
irizpideak eta esperientziak eskaini zituen, bilketa hori ahalik eta
eraginkorrena izateko. Bukatu ondotik gaztetxean afaria egin zuten, bertan Zubietako hazien tokapetari buruz solastatu
ziren, hura antolatzen hasteko.