BAZTANGO HAUR ESKOLA MURRIZKETEN KONTRA


Baztango haur eskolako irakasle eta gurasoek Nafarroako Gobernuak arlo honetan egin nahi dituen aldaketak salatzeko eta, Espainiako hezkuntza ministeritzak hartutako azken neurriak kritikatzeko agerraldi jendetsua egin zuten atzo. Agerraldian maiatzaren 2an Elizondon eginen den elkarretaratzerako deialdia egin zuten.
Hauxe erran zuten, hitzez-hitz:
Azken egun hauetan komunikabideetan aipatzen ari dira Nafarroako Haur eskoletako Dekretu Foralak aldaketa batzuk jasan ditzakeela. Aipatutako dekretua 2007koa da, aplikazio data bat zeukan, zeina ikasturte honetan 2011-2012 bukatzen den. Aplikazio edo ezarpen horiek egin gabe aldaketa batzuk egin nahi dituzte “gaur egungo egoera” aitzakitzat erabiliz.

Aldaketa horien bitartez zentru pribatuek onura garbiak izanen dituzte (haurtzaindegi eta 2 urteko gelek). Izan ere, hauek zailtasunak baitituzte beren instalazioak eskatzen diren baldintzetara egokitzeko. (Denbora izan dute!). Ratioen igoerarekin (haur kopuru gehiago hezitzaileekiko) euren diru-sarrerak igoko dira eta horrekin beraien kontu korronteak. Baina haurren baldintzak eta eskolako zerbitzuaren kalitateak okerrera eginen dute.
 Wert ministroak eta bertze politiko batzuk hezkuntzan egiten den esfortzua baloratu behar dela erraten diguten arren, egin nahi duten aldaketa horrekin, moldaketak egin ez dituztenei lagunduko diete. Hala nola, dekretu horretara egokitzeko lan egin dugun eskola guztiei zirgortzen gaituzte, izan ere, orain arte eskatzen zutena betetzeko guk, altzariak, espazioak, Hezkuntza Proiektua eta Proposamen Pedagogikoa… egin baititugu. Egindako kalitatezko aurrerapen horiek guztiak kendu nahi dituzte.

Bai familiak eta baita eskola ere ezin gara ezer egin gabe geratu, entzun behar gaituzte.
Eskolatik animatzen zaituztegu zuen desadostasuna adieraztera:
MAIATZAREN 2an, ATSALDEKO 6ETAN ELKARRETARATZEA ELIZONDOKO PLAZAN