BAZTANGO UDALAREN BI DEIALDI.


Baztango Udalak bi deialdi egin ditu: Gizarte Langilea eta Etxez-etxeko zerbitzurako Famili Langileen  lan poltsa. Aurkezteko epea apirilaren 17an eta 20an akituko dira, 14.00etan.


GIZARTE LANGILEA
Lehiaketa-oposizio bidez Gizarte Langile plaza baterako deialdia, euskara ezagutza duena, Baztango Udalean aritzeko, obra edo zerbitzu jakina kontratu laborala pean, lanaldi osoan
Lehiaketa-oposizioa gainditzen duten hautagaiekin lan poltsa sortuko da etorkizunean ordezkapenak bideratu ahal izateko, halaber, gerora begira gizarte arloko programak jarraipena badute, Nafarroako Foru Komunitatea eta Baztango Udlaren artean sinaturiko hitzarmenen arabera, eta Baztango Udalak Gizarte langile baten beharra badu lan poltsa erabiliko da Gizarte Langile lanpostua betetzeko. Lan poltsa II. Eranskinan azaltzen diren arauen arabera kudeatuko da.
Aurkezteko epea: Apirilaren 17an 14.00 baino lehen.
Harremanetarako kontaktua: Izaskun Abril. Tel 606408613. baztan@cederna.es

BAZTANGO UDALAREN ETXEZ-ETXEKO ZERBITZURAKO FAMILIA LANGILEAK KONTRATATZEKO OSATUKO DEN LAN POLTSA
Aurkezteko epea: Apirilaren 20an 14.00 baino lehen.
Ikusi oinarriak: http://www.baztan.es
Harremanetarako kontaktua: Izaskun Abril. Tel 606408613. baztan@cederna.es