ENEKO ETXANDI ATXILOTUA


Foruzainek Eneko Etxandi arraioztarra gaur goizeko 11ak aldean atxilotu dute Arizkun inguruan epailearen aginduz. Lerro hauek idazteko tenorean  -goizeko 12:15- Iruñearako bidean zen. Iduriz Iruñeko udaltzainei agintearen aurkako erasoa eta lesioak egin izanaz akusatzen dute. Gaur atsaldeko 5etatik aitzinerat Nafarroako Lurralde Auzitegian epailearen aitzinenetik pasatuko da.
Guzi honen berri emateko, atsaldeko 8etan Batzar informatiboa izanen da Elizondoko plazan.