ENEKO LIBRE KARGUEKIN


Atzo goizean foruzainek Eneko Etxandi arraioztarra atxilotu zuten, nahiz atsaldeko 19:00etarako epailearen aitzinean deklaratu ondotik karguekin libre atera zen. Joan den urteko San Ferminetan udaltzainekin izandako kalapitan aginteari eraso eta lesioak egin izanaz akusatu dute. Atxiloketa goizeko 11ak aldean izan zen, Arizkunen; handik Elizondoko foruzainen egoitzarat eraman  zuten eta ondotik Iruñeako udaltzainen komisaldegirat. Bertan atsaldeko 5:30ak artio eduki zuten epailearen aitzinean deklaratzerat eraman artio. Epaileak deklarazioa hartu ondotik atsaldeko 19:00etako kalean zen karguekin epaiketaren zain. Atxiloturik egondako denbora guztian tratua normala izan zen. Gertatutako guztiaren inguruan solasteko atzo atsaldeko 8etan batzarre informatiboa egin zen Elizondon, 35 herritar inguruk parte hartu zuten. Enekoren atxiloketa eta errepresioa salatuz pankarta paratu zuten.