Ernesto Prat
hiru urte eta erdiren ondotik larunbatean Elizondorat, etxerat itzuli zen. Hamarnaka baztandar hurbildu ziren -150 inguru- tarrapataka
eta ahoz aho antolatu eta inprobisaturiko ongi etorri deialdirat. Goizeko
11:30etan ikurriña artean Elizondoko plarat iritsi zen ongi etorria ematen
zioten pankartez inguratua. Besarkadak,
irriak, emozioak, poza nagusitu ziren hainbertze itxarondako momentu horretan.
Espetxean jarraitzen duten guztiak ere oroitu ziren, baita Kepa Arizmendi ere,
bizi osoa ihesi emanik sorlekurat itzuli ezinik hil zen Elizondo iheslari
politikoa. Alta Guardia Zibilak plazarat hurbildutakoak bideoz grabatu eta argazkiak
atera zizkien, jazarpen politikoak eta
presentzia militarrak jarraitzen duenaren zorigaiztoko lekuko gisa.
2008ko irailean EKINen aurkako polizia operazio batetik ihes egin eta joan den otsailean
Urruñan atxilotu zuen poliziak Ernesto. Ondotik euroagindu baten bidez espainiaratu eta azkeneko hilabeteak
Madrilgo espetxe desberdinetan egin ditu. Ortziralean 25.000 euroko bermepean kartzelatik atera zen eta orain, berriro
etxean dugu. Ongi etorria!