Nafarroako Gobernuak emandako datuen arabera azken hiru hilabetekoan herrialdeko errepide nagusietan trafikoa jautsi bada ere, Leitzarango autobidea beharrean N121A errepidea aukeratzen duten kamioiak gero eta gehiago dira, 1000 gehiago hain zuzen. 2010. urtean N121A berritua ireki zelarik Leitzarango autobidea erabiltzen zuten 400 kamioi eskualdeko errepide ardatz nagusia erabiltzen hasi ziren. Kopuru hori aldiro handituz joan da. Horrela urteko lehen hiru hilabeteetan Beratik banaz bertze 2.650 kamioi pasatzen badira, Leitzarango autobidetik 1.591 pasatzen dira. Haatik, kopuru absolutuetan, N121A errepidetik 2012 hasiera honetan egunero banaz bertze pasatu den kamioien kopurua 2.600koa da, aitzineko urtean baino %5,8 guttiago. Bertzalde, autoen
kopurua berriz 9.973koa da, hau da, aitzineko urteari buruz %2,7 guttiago.
Hemen berria sakonago
kopurua berriz 9.973koa da, hau da, aitzineko urteari buruz %2,7 guttiago.
Hemen berria sakonago